XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une berean adierazten zen Trevijano jaunaren proiektuak betetzen ez zituen zerbitzuak, Kontxatik irten eta Pasaian bukatu, Donostiako erdigunean, portua eta Estazioa hartu gabe alegia, García jaunarenak ondo jazten zituela.

Lehendakari-ordearekin eta biltzarkideekin bilkura egin eta Brunet jaunak eztabaidatan ez sartzea erabaki zuen, herria aurka jar zezakeen inoren kontrako gaitzespenik egin gabe.

Ez da, diote, Trevijano jauna Antiguora ez dela iritsiko publikatu nahi izatea, bere proiektuak besterik badio ere, ez eta publikoak ulertzen ez dituen arazo teknikoen eztabaidan sartu nahi izatea ere.

Lana, isiltasuna eta baimenaren zai egotea izango dira gure jokabidea.

Orduan emango ditugu geure azalpenak eta espropiazioengatik kaltetuak gertatzen direnekin lagunkiro mintzatuko.

1884ko Otsailaren 15ean El Urumeak Trevijano jaunaren alde zegoen Elkargoaren sorrera publikatu zuen:Gure berrien arabera, Donostiatik Pasaiarako Tranbiaren Elkargoa honako jaun hauek osatzen dute: D. Donato Gómez Trevijano, Obras Públicaseko laguntzaile eta Irungo Aduanako obren kontratista, eta D. Saturnino Ulargi eta Logroñoko bankeroak diren Giménez Anaiak.

Gure ustez obrak beren baliakizunez egin behar dituzte nahiz eta hiri hontako norbait enpresa honetan arduratu nahi balitz ez luteken parte hartzen uzteko eragozpenik izango, bainan ez dute inondik ere Lagunarte Izengabea sortzeko asmorik presupostuaren kopurua akziotan betetzeko.

EL TRANVIA A PASAGES Izenburu horrekin publikatu zuen La Semanak, 1884ko Otsailaren 17an, García jaunaren proiektuari zegokion txostena, Trevijano jaunarenari kontrajarria: Hiri honentzat hain baliozkoa den arazoaren ardura haundiaz begiratuta, udalera aurkeztutako proiektuetako baten berri ematea suertatzen zaigu.

Proiektu honi buruz jaso ditugun berriek ez gaituzte osorik azaltzeko moduan jartzen, horretarako egindako bilkurak eta txostena behar bai genituzke, Diputazioan dauden datuak direlarik.

Horrela bada, eskuratutako berriekin moldatuko gara, geure irakurleei proiektu honen xehetasunetara itzultzea aginduz.

Itzultzeaz gain bestearen berri eman, elkarrekin konparatu, bien on-gaitzak ikusi eta, gure uste apalean, herriaren onura eta beharretarako egokiena zein den erabakitzea agintzen dugu baita.

Donostiaren haunditze harrigarria, urtearen luzea bertan bizimodua ematera atzerritar eta bertakoen etortzeaz erraztua; Pasaiako badiak hartutako garrantzi aparta, ez bakarrik portua Kantauriko babes eta seguruena delako, baizik eta merkatal ikuspegitik gaur egungo mugimenduak toneladak milakako askotan neurtzen dituelako; eta azkenik Errenteriako industriak lortutako garapena, eskulan eta fabrikaziotan, horiek elkarkidetu dituzte hiru herriak eta bakoitzaren interesak besteei hain lotuak egonik, elkarren artean distantziak gutxitzea egunetik egunera premiazkoago gertatu zaie.